Arrasate marka jendarteratu da “nortasuna indartzeko” eta herria “elkarrekin eraikitzen jarraitzeko”

2
3801

Udalaren ikur eta lelo berriek ere helburu dute Arrasateren “etorkizuna irudikatzea”. Aurkezpenean zenbait entitatek eta herritarrek hartu dute parte, alkateaz gainera.

Bideoa eta logotipoa: Udala.

Jendarteko ekitaldia Seber Altube plazan ospatu da gaur arratsaldean Udalaren eskutik, herritar mordo bat erakarriz.

Enparantzan bertan ere haurrentzako gunea ere aukeran izan da, Txatxilipurdi elkarteko langileen eskutik.

Udalak adierazi izan du herri-marka berriaren bi helburu nagusietakoak “herriaren nortasuna indartzea eta etorkizuna irudikatzea” direla.

Ekitaldiko aurkezpen-lanak Leire Bedia Sanzek egin ditu, eta markaren inguruko xehetasunak eman ditu.

Baina zergatik zaharberritu da irudia? “Berdinak ez garelako, garai eta erronka berrietara egokitu behar garelako, gaurkotzea tokatzen zaigulako”, adierazi du ekimenaren izenean.

Marka bat “itxura edo irudi bat baino gehiago da”, “izana, izena eta asmoak biltzen ditu, nortasuna da, proiektuaren sakonean dagoen guztia”.

Ekitaldian Ane Zuazubiskar Iñarra sortzaileak, ate irekiak abiapuntu, idatzizko sorkuntza bat partekatu du bertaratutakoekin, Marta Izagirrek pianoari eragin bitartean.

Ekitaldian hitza eman zaie ere zenbait entitateri: Arrasate Rugby Taldea, Mondragon Unibertsitatea, Saharar komunitatea, Bizipoz eta Kultura-komunitatea.

Kolektibo horien izenean jardun dute Ihabar Arriaran Azurmendik, Idoia Peñacoba Etxebarriak, Fuityy Mahamudek, Eider Etxebarria Bergaretxek eta Maria Oses Saizek, hurrenez hurren.

Azkenik, Maider Morras Azpiazu alkateak izan du hitza, eta bere poza agertzeaz gain, adierazi du “gura genukeela marka hau tresna komun bat izatea”.

Era berean, zenbait balore aipatu ditu bere hitzartzean: “Ausardia, irekitasuna, aukerak, ilusioa eta batez ere Arrasate elkarrekin eraikitzeko borondatea eta gogoa”.

Udalarentzat marka hau ere “Gobernantza ulertzeko modu berri bat da, herritarren eta eragileen ideiei ateak zabaltzeko, euren ekimenek tokia behar dute”.

Alkateak ere azpimarra jarri du “berrikuntza sozialean eta berrikuntza ekonomikoan, arrasatearron bizi-kalitatea hobetzeko”, baita “herri atsegina eta justua (edo justuagoa) izateko”.

Arrasatearren ausardia azpimarratu du, eta “ausardiaz egiten dugu aurrera. Horregatik denok batera etorkizuna eraikitzen jarraituko dugu, ate berriak zabalduz”.

2 IRUZKIN

  1. Zelako aurkezpen pobrea. Alkatea eta lau lagun.

    Hor ez dago herri edo hiri honetako sentsibilitateen eta agenteen %10a ere ez.

    Gure herriak, edo hiriak, fundamentu gehiago behar du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen