Arrasate Margo Taldeak erakusketa inauguratu du, Tano Rivas gogoan

0
697

Gaur arratsaldean Arrasate Margo Taldearen urteroko erakusketa inauguratu da Kulturateko klaustroan. Arrasate Margo Taldeko parte hartzen duten 18 kideez eta haien familiez gain, inaugurazioan Maider Morras alkatea eta Andoni Arratibel kultura zinegotzia izan dira. Inaugurazio ekitaldian, aurten zendu den Arrasate Margo Taldeko kide Tano Rivasi omenaldia egin zaio. Bere oroimenez bideo bat proiektatu dute bere lan batzuekin.

Erakusketa abenduaren 9ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Erakusketara hurbiltzen direnek hainbat teknika erabiliz egindako lanak ikusi ahal izango dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen