Argazkia: MB artxiboa.
Gaur, osteguna, Arrasate Margo Taldearen erakusketa inauguratuko da Kulturateko Klaustroan. Erakusketa abenduaren 1etik 21era egongo da zabalik, eta herriko 19 artistaren lanak ikusi ahal izango dira. Artista bakoitzak teknika eta formatu desberdinetan egindako lanak aurkeztuko ditu. Erakusketa arratsaldeko 18:30ean irekiko da.
