Arrasate Margo Taldearen erakusketa inauguratu da Kulturateko Klaustroan. Erakusketa abenduaren 21era arte egongo da zabalik, eta herriko 19 artistaren lanak ikusi ahal dira. Artista bakoitzak teknika eta formatu desberdinetan egindako lanak aurkeztu ditu.