Arrasateko Margo Taldeko 14 artistek beren lanak erakutsi dituzte Seber Altuben. Olioz, akuarelaz eta akrilikoz egindako margolanak ere salgai egon dira. Erakusketa goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:00etan amaituko da.
Arrasate Margo Taldeak antolatutako ekimen berri honetara, herritar asko hurbildu dira plazara bertako artisten lana mirestera eta artista askoren talentuaz gozatzera. Juan Carlos Stegmeierrek, esaterako, herritarren arreta erakarri du paisaien marrazkiekin.