Arrasate Margo Taldeak Arte Azoka egingo du larunbatean

0
2031

Datorren larunbatean, maiatzaren 24an, ospatuko da Arrasateko urteko Artearen Azoka, Sebero Altube plazan, goizeko 10:30etik 14:00etara bitartean. Ekitaldia AMT elkarteak antolatu du, eta aurten 16 margolari izango dira bertan, euren lanak zuzenean erakutsiz.

Azokan, pintura-teknika ezberdinetan egindako artelanak ikusi eta eskuratzeko aukera izango dute bisitariek, eta espazio ireki batean arteaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Erakusketaren helburua da arte plastikoa herritarrengana hurbiltzea eta artistentzako erakusleiho berriak irekitzea. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte plazara hurbiltzera, eta hedabideen laguntza eskatu dute ekitaldia zabaltzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen