Arrasateko Margo Taldearen erakusketak bisitari asko erakarri ditu martxoan, baina erakusketaz gozatzerik izan ez zutenek bigarren aukera bat izango dute apirilean. Erakusketa apirilaren 12tik 24ra bisitatu ahal izango da toki berean, Kulturateko klaustroetan, honako ordutegian: astelehenetik larunbatera arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Bildumako lanen artean Arrasate eta inguruetako paisaiak eta era guztietako koadroak daude. Tokiko artistak zertan ari diren hurbilagotik ezagutzeko modu zoragarria da.