“Arrasate Magia Elkartea eratu dugu, zaletasuna zabaltzeko asmoz”

0
1688

Alberto Martiarena (elkarteko lehendakaria), Mikel Oteiza, Jose Elorza, Remi Diosdado eta Iñigo Almandoz magoek sortu zuten ofizialki abenduan.

Irudiak: Arrasate Magia Elkartea.

Elkartearen izena Arrasate Magia Elkartea da, eta ofizialki abenduan sortu zuten. Bost magok osatzen dute [goiko argazkian, ezkerretik hasita]:

Alberto Martiarena (elkarteko lehendakaria), Mikel Oteiza, Jose Elorza, Remi Diosdado eta Iñigo Almandoz.

“Duela hainbat urte guk ez ginen ezagutzen, lehen ez zegoen Internet bezalako bideak elkar ezagutzeko, baina apurka-apurka elkar ezagutzen hasi ginen”.

Horri esker, “urte batzuk generamatzan elkartzen, gure zaletasuna elkarrekin konpartitzen, eta batzuek besteei gauza berriak erakusten”.

Adibidez, “pandemia hasi aurretik, bi urtez jarraian, magia ikuskizun bana eman genuen Musakolako Ogi Berrin, okindegi-kafetegian”.

Era berean, “erabaki genuen gure ekimenari ofizialtasuna eman behar geniola, eta elkartea eratzea erabaki genuen”.

Elkartearen helburu nagusietako bat da “magiaren zaletasuna Arrasaten eta Debagoienean zabaltzea, eta era apalago batean Euskal Herrian. Norbaitek magiaren munduan sartu nahi bada, gure laguntza izango du. Gainera gure elkartean sartzeko aukera ere izango luke”.

Elkarteak eskaera egin du “Espainiako federazioan (Federación Española de Sociedades Mágicas delakoan) sartzeko, izan ere, horrek gero aukera emango ligukeelako Espainia mailako edo nazioarte mailako kongresuetan edota lehiaketetan parte hartzeko”.

“Dena den, printzipioz gure eremua Euskal Herria edo behintzat Arrasate eta Debagoiena dira”.

Elkartearen beste xede bat da “inguru honetan magia egiten duten beste pertsonek ere elkartearekin bat egitea. Horrela, denon artean gure jakintzak partekatu ahal izango ditugu”.

Izan ere, “Internet, liburuak,… ondo daude baina magian harreman presentzialak izatea ere garrantzitsua da, adibidez teknikak erakusteko eta ikasteko”.

Arrasate inguruan badira “gutxienez beste bizpahiru lagun, lehen behintzat magiaren zaleak ziren, eta nik uste gehiago egongo direla”.

Elkartearekin harremanetan jarri nahi dutenek email honetara idatz dezatela: mondramagic@gmail.com Bidenabar, gaur San Juan Bosco da, Magoen Eguna, eta beraz zorionak magoei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen