Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasate Euskaldun Dezagun.
Pasa den astean bukatu zen 38. Arrasate literatur lehiaketetara lanak aurkezteko epea eta inoizko lan kopururik handiena jaso dugu: 500.
Parte-hartzerik handiena narrazio atalean izan da, 239 lanekin. Ilustrazio eta bertso-paper lehiaketek ere erantzun polita izan dute: 162 eta 80 parte hartzaile, hurrenez hurren.
Erantzuna xumeagoa izan da DBH3tik gorako ikasleei zuzendutako mikroipuin, poesia eta komiki ataletan, 19 lan, denera.
Irabazleen izen-abizenak maiatzaren 13an jakingo ditugu, Maria Oses gonbidatu berezi dugula Kulturaten egingo dugun sari-banaketa ekitaldian.




