Testua: AED. Argazkia: MB artxiboa.
AED elkarteak antolatzen dituen Arrasate literatur lehiaketen 36. edizioa martxan dago. Gazteek sei lehiaketetan parte hartu ahalko dute:
- LH5etik DBH2ra bitartean ikasten duten gazteek: ilustrazioa, narrazioa eta bertso-paperak.
- DBH3 eta Batxi2 bitartean daudenek: komikia, mikroipuina eta poesia.
Edizio honetan ere hiru sortzaileren kolaborazioa izan dugu oinarriak prestatzeko:
- Oier Zuñiga: Gaztetxoenek narrazioa idazteko oinarri gisa hartuko duten ilustrazioaren egilea da.
- Nerea Catania: ilustrazio lehiaketan parte hartuko dutenek oinarri gisa hartuko duten mikroipuina idatzi du.
- Aimar Elortza: Elortzaren argazki bat hartuko dute oinarri gisa mikroipuina idatziko dutenek.
Lanak entregatzeko epea martxoaren 24an bukatuko da eta sari banaketa, berriz, maiatzaren 11n egingo dugu.
Zehaztapen gehiago, blogean: https://arrasateliteraturlehiaketak.wordpress.com/