Testua: AED.
AED elkarteak antolatzen dituen Arrasate literatur lehiaketen 34. edizioa abian da honezkero.
Aurreko urtean bezalatsu, adinaren arabera, sei lehiaketa izango dituzte aukeran gazteek: bertsopaperak, ilustrazioa eta narrazioa gaztetxoenek. Poesia, mikroipuina eta komikia nagusienek.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 25ean bukatuko da, eta epostaz bidali beharko dira ezinbestean.
Aipatu, bukatzeko, bi artista gazteren laguntza izan dugula edizio honetan: Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba eta Olatz Zuazubiskar Iñarra.
Informazio osoa eta oinarriak, lehiaketen blogean topatuko duzue: