Inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira aurten txapelketara, 500 sorkuntza, hain zuzen, eta horregatik, AED elkarte antolatzaileak baloratu ditu “ekimenak bizi-bizirik jarraitzen duela” eta “inoizko ediziorik parte-hartzaileena eta borobilena izan dugula”.
Argazkia: Arrasate Euskal Dezagun.
Sari banaketa atzo arratsaldean ospatu zen Kulturateko areto nagusian, 38. edizioa biribilduz.
Antolakuntzak argitu du, sorkuntzako lehiaketa honetara “gonbidatu ez dugun parte-hartzaile bat ere izan dugula edizio honetan: Bere izena Chatgpt da”.
Ondorioz, “zenbait lan lehiaketatik kanpo geratu dira, halabeharrez. Kasu batzuetan, egileek eurek
garaiz aitortu dutelako. Beste batzuetan, epaimahaikideek atzeman dituztelako”.
Aurtengo sari banaketa gonbidatua Maria Oses Saiz arrasatearra izan da. UPVn Itzulpengintza ikasketak egindakoa, egun Udalbiltzaren Kultura eta Komunikazioan dihardu.
Hortaz gain, Miau estudioaren sortzaileetariko bat da, eta beste hainbat kultura-ekimenetan aritua da. Baita Arrasate Literatur Lehiaketetan hainbatetan sariak lortutakoa ere.
Mariaren hitzartzearen ostean, sariak banatzeko tenorea iritsi zen, eta ondorengo lagunak izan ziren sarituak:
NARRAZIOA:
LH:
- Bigarren saria: Maria Barrutia Zenigaonaindia
- Sari nagusia: Ekai Arri Elortza
DBH:
- Bigarren saria: Anne Maillaut Beloki
- Sari nagusia: Maddi Vicente de la Hozentzat
ILUSTRAZIOA:
LH:
- Bigarren saria: Manex Barbarias Fernandez de Arroiabe
- Sari nagusia: Itoitz Herrera Etxebarriarteun
DBH:
- Bigarren saria: Anje Lagunilla Urzelai
- Sari nagusia: Hajrah Nawaz Akhtar
BERTSO-PAPERAK:
LH:
- Bigarren saria: Ane Saez, Soukayna Azouagh eta Amaia Gonzalez
- Sari nagusia: Alaitz Berasaluze eta Jule Galdos
DBH:
- Bigarren saria: Ibai Gallastegi
- Sari nagusia: Araitz Llodio Azkarate, Enaitz Zeziaga Garmendia, Garazi Elortza Agirre eta Intza Altzua Azkarate
MIKROIPUINAK:
DBH:
- Bigarren saria: Mahnoor Mahnoor
- Sari nagusia: Jare Urrutia Uriarte
BATXILERGOA:
- Bigarren saria: Kerman Petralanda Garate
- Sari nagusia: Nora Roldán Guirao
POESIA:
DBH:
- Bigarren saria: Ane Aranzabal
- Sari nagusia: Jare Urrutia Uriarte
BATXILERGOA:
- Bigarren saria: Muhammad Abdullah
- Sari nagusia: Nora Roldán Guirao
KOMIKIA:
DBH:
- Bigarren saria: Abdul Haseeb
- Sari nagusia: Mahnoor Mahnoor
BATXILERGOA:
- Bigarren saria: Atxart Busturia Sanz de la Cuesta
- Sari nagusia: hutsik
Zorionak guztiei!




