- AED elkarteak irakurzaletasuna eta euskarazko sorkuntza sustatzeko asmoz antolatzen dituen Arrasate literatur lehiaketek 35 urte bete dituzte aurten. Lanak entregatzeko epea maiatzaren 8an bukatu zen eta aspaldiko urteetako erantzunik onena izan dute; 383 lan (iaz, 159).
- Azkeneko hiru urteetan bezalaxe, LH5 mailatik DBH2ra bitarteko gaztetxoenek hiru atal izan dituzte aukeran: narrazioa, ilustrazioa eta bertso-paperak. DBH3 eta Batxilergoko bigarren ikasturtera arteko gazteek, aldiz, mikroipuina, poesia eta komikia.
- Parte hartzea LHko zikloan igo da nagusiki, Ilustrazio eta narrazio ataletan, hain zuzen. Ifrentzua komikietan egon da beste urte batez, lan bakarra aurkeztu baita. Hau izan da, zehazki, sail bakoitzean egon den parte hartzea:
Narrazioak: 114 lan
Ilustrazioak: 188 lan
Bertso-paperak: 35 lan
Mikroipuinak: 34 lan
Poesia: 10 lan
Komikia: lan bakarra
Une hauetan, lanak epaimahaien esku daude. Urtero bezala, hainbat irakasleren eta sortzaileren laguntzarekin osatu ditugu:
- Narrazio lehiaketa, Arizmendi ikastolako gune ezberdinetako irakasleak. Ilustrazioa, Olatz Zuazubiskar, Libe Argoitia, Helena Arkarragaurizar, Oier Zuñiga eta Arrasateko Institutuko
artistikoko mintegiko irakasleak. Bertso-paperak, Unai Bergaretxe, Xabi Betzuen eta Olatz
Ibarluzea. Mikroipuinak, Arrasate Herri Eskolako irakasleak. Poesia, Arrasateko institutuko Euskara mintegiko irakasleak. Komikia, Igor Leturia eta Julen Ribas.
Irabazleen izenak ekainaren 21ean jakingo ditugu, 18:30etik aurrera Kulturaten egingo dugun sari-banaketa ekitaldian. Aurtengo gonbidatua Helena Azkarragaurizar izango da.




