Martxoaren erdialdean Debagoieneko ospitalean jarri zituzten, eta harrezkero Euskadiko Osakidetzaren beste hainbat zentroetan jarri dituzte.
Argazkia: Diario Vasco.
Martxoaren erdialdean, Arrasate Kristaldegiak kristalezko babes-manparak jarri zituen Debagoieneko ospitalean, ospitaleko eta anbulatorioko langileak Covid-19ko eta bestelako gaixotasun infekziosoetatik babesteko.
Arrasaten hartutako neurria hain eraginkorra izan da, Osakidetzak 400 manpara inguru eskatu dizkiola Arrasate kristaldegiari Euskadiko beste anbulatorio eta ospitaleetarako. Orain arte babes-manpara horiek Osakidetzaren Mendaro, Eibar, Zumarraga, Tolosa, Begoña, Deustu, Indautxu, Santutxu edo Basurtuko zentroetan jarri izan dira.
Osasun zentroak ez dira izan sistema horretara jo duten bakarrak beren langileak babesteko. Gerardo Uribesalgok eta bere taldeak babes-manpara horiek inguruko farmazietan eta estankoetan jarri dituzte ere. Azkenengo egunetan Donostiako eta Gasteizko hainbat saltokietatik jaso dituzte deiak.