Hitzordua otsailaren 14an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan izango da Kulturaten. Ekitaldia Gina Ginger and Charlie Chives ingelesezko ipuinarekin hasiko da, eta ondoren, Kia eta bere Ukelelearen umeentzako kontzertua izango da.
Argazkiak eta kartela: Arrasate Kids&Us.
Arrasate Kids&Us akademiak, Arrasateko Udalaren eta Ibai-Arte merkatari elkartearen laguntzarekin batera, Maitasun eta Adiskidetasunaren Eguna festa batekin ospatuko du. Hitzordua otsailaren 14an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan izango da Kulturaten.

Ekitaldia Gina Ginger and Charlie Chives ingelesezko ipuinarekin hasiko da, eta ondoren, Kia eta bere Ukelelearen umeentzako kontzertua izango da. 3 eta 10 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago, eta sarrera doan eta irekia izango da tokiak bete arte.
