Arrasate Kanpanzar 44 eta 12 nagusitu zaio Atletico San Sebastiani

0
254

Julen Barrutiaren taldea markagailuan aurretik joan da atsedenera (29 eta 12) eta bigarren zatian aldeari eutsi dio. Gizonen atzoko partiaren ostean, gaur emakumeen AGT Arrasate/Eibarren txanda da.

Kategoriari eusteko fasean, gure taldeak aurreko jardunaldian 21 eta 7 galdu zuen Lekarozen (Nafarroa) Menditarrak taldearen aurka.

Atzo, ordea, talde zuri-moreak garaipen garrantzitsua lortu zuen Atletico San Sebastian-en aurka. Lehen zatian 15 puntu inguruko aldea lortu zuen, besteak beste, Ander Arizaleta Roaren jaurtiketei esker. Atsedenera 29 eta 12 aurretik iritsi ziren.

Bigarren zatia Arrasate Kanpanzarrentzat izan zen, 15 eta 0ko partziala lortuz, eta azken emaitza 44 eta 12koa izan zen. Fase honen 3. jardunaldian, Julen Barrutiaren taldeak Zornotzan jokatuko du.

Kontuan hartzekoa da ligaxka honetako 10 jardunaldien ostean, azken postuan egongo den taldea mailaz jaitsiko dela zuzenean. Azkenaurrekoak play-offak jokatuko beharko ditu.

Bestalde, gaur (domeka) emakumeen AGT Arrasate/Eibarren txanda izango da, baita Mojategin ere. Iruñeko La Unica taldearekin neurtuko dituzte indarrak eguerdiko 12:00etatik aurrera. Aupa Arrasate Rugby Taldea!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen