Arrasate Judok lanarekin 3 podium lortu ditu Gipuzkoako Txapelketan

0
484

Beheko testua eta argazkiak: Arrasate Judo Elkartea.

Azaroaren 5ean Zarauzko kiroldegian Gipuzkoako taldekako Judo txapelketa egin zen, Infantil eta Alebin kategorietan.

Txapelketa honetan, inoizko parte-hartzerik handiena izan zen, kategoriako 18 talde izatera helduz.

Arrasate judo elkarteko kideek 3 talderekin parte hartu zuten Infantil Emakumezkoak eta Alebin gizonezko eta emakumezko taldeak hain zuzen.

Infantileko neskatilek, kide bat gutxiagorekin, txapelketa ona egin zuten bigarren postua eskuratuz.

Taldekideak Eider Varona, Irati Jimenez, Izar Arrotxa eta Irantzu Souto izan ziren.

Alebin taldeak, oso talde gazteak izanik, txapelketa oso gogorra egin zuten.

Gizonezkoak, 2 kide gutxiagorekin, oso maila altua erakutsi zuten 3garren postua lortuz. 7tik 2 gutxiagorekin joateak asko zigortu zien, baina, guztia aurka izanik ere, finalerdietan 3-4 galdu zuten.

Aipatzekoa da, taldekide batzuek bere pisuei zegokion kategoria baino altuagoan borrokatu zutela, lan itzela eginez.

Taldekideak Jalil El Montawakei, Aimar Beraza, Iker Aranegi, Unax Texeira eta Ibai Marzana izan ziren.

Neskek ere oso txapelketa ona egin zuten 3garren postua eskuratuz borroka ikaragarriak egin ondoren.

Aipatzekoa da kasu honetan ere, taldekide batzuek bere pisuari zegokion baino kategoria altuagoan borrokatu zutela.

Taldekideak Nora Davila, Jare Arrotxa, Naia Barriocanal, Maialen Bergara, Ane Aranegi eta Nahia Domingos izan ziren.

Lanaren fruituak ikusten ari dira Arrasateko kideek parte hartzen duten txapelketa bakoitzean, podiumak lortuz.

Orain Alebin eta Benjaminak buru-belarri hasiko dira Gizpuzkoako bakarkako txapelketak prestatzen.

Infantilen kasuan ondorengo asteburutan Amurrio eta Iruñeko nazioarteko txapelketetan parte hartuko dute.

Zorionak danoi eta suerte asko hurrengoko txapelketetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen