Testua: Arrasate Judo Elkartea / Argazkiak: Benja Ramos.
Joan zen larunbatean, urriaren 16an, Arrasateko Judo Elkarteko 18 neska-mutilek Eibarko hiria judo txapelketan parte hartu zuten. Lehiaketa honetan Zaragoza, Logroño, Eibar, Legutio, Azpeitia, Legazpiko,… partaideak aritu ziren.
7 urtez azpiko haurrek entrenamendu saioa egin zuten, txapelketen mundua ezagutzen hasteko. 8 eta 11 urte bitartekoek ordea txapelketan esku hartu zuten, bai eta emaitza oso onak lortu ere.
Hain zuzen ere, 4 lehenengo postu lortu zituzten (Irati Jimenez, Markel Arrieta, Iker Aranegi eta Ane Aranegi), 3 bigarren postu (Hodei Ramos, Fatima Hamjan eta Unax Texeira) eta 4 hirugarren postu (Ibai Marzana, Yasmin Elmoutawakel, Maialen Bergara eta Irati Jimenez).
Zorionak guztioi!!!