Arrasate Institutuko ikasleen artelanen erakusketa zabalik dago

0
1182
autoerretratuak

‘Aniztasunetik sortuz’ deitzen da DBH eta Batxilergoko ikasleen artelanen esposizioa. Bioaniztasuna, giza gorputzen aniztasuna,… landu dituzte ekimen honetan.

Arrasate Institutuak antolatuta, DBH eta Batxilergoko ikasle ugariren artelanak egin dituzte, aniztasunaren ingurukoak hain zuzen.

Hartara, teknika ezberdinak baliatu dituzte, eta aniztasunaren alor ezberdinak jorratu dituzte: bioaniztasuna, estereotipoak gainditzeko aniztasuna,…

Azpimarratzekoa da hezkuntza behar bereziak dituzten Tximeleta Gelako lagunek ere euren lanak egin dituztela DBHko 1. mailako lagunekin batera.

Gainera, Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuek omenaldi xume bat egin diote Julio Galarta margolari arrasatearrari, bere koadro bat era ezberdinetan interpretatuz.

Marrazketa mintegiko irakasle Diana Anituak azaldu dizkigu ikasturte bakoitzak landutako aniztasunaren alorrak:

  • DBHko 1. mailako eta Tximeleta Gelako ikasleak: Piztia
  • DBHko 2. mailako ikasleak: Animaliak eta fauna
  • DBHko 3. mailako ikasleak: Avatarrak
  • Batxilergoko 1. mailako ikasleak: Giza irudiak, estereotipoak gainditzen
  • Batxilergoko 2. mailako ikasleak: Autoerretratuak
  • Batxilergoko 2. mailako ikasleak: Galartaren margoa begira desberdinekin interpretatuta
  • Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak: Aniztasunaren isla

Erakusketa zabalik dago Institutuko beheko eraikinean, Musakola kiroldegiaren ondoan, arratsaldeko 14:00etatik 19:00etara. Ikusgai egongo da ostegun honetara arte (osteguna barne).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen