Gipuzkoako jaialdiak sari banaketa ekitaldia ospatu du gaur arratsaldeko 19:00etan Amaia antzokian. Bertara leku guztietako ikasleak eta musikariak joan dira, asteburuan eszenatoki bateko taulen gainean duten maila ona erakutsi nahian. Gaur arratsaldeko galan sariak banatu zaizkie haurrei, beren kategoriaren eta lanean aritu diren musika estiloaren arabera.
Bertara leku guztietako ikasleak eta musikariak joan dira, asteburuan eszenatoki bateko taulen gainean duten maila ona erakutsi nahian. Gaur arratsaldeko galan sariak banatu zaizkie haurrei, beren kategoriaren eta lanean aritu diren musika estiloaren arabera. Haurrek gozatu dute gehien arratsaldean zehar, eta ikusleen artean gehien dibertitu direnak izan dira, ikaskide bakoitza txalotuz. Gainera, antolatzaileek bi tableta zozketatu dituzte ikusleen artean.
Entzuleek zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izan dute, baita aretoan arratsalde osoan zehar izan den giro onaz ere. Eszenatokiaren gainean munduko toki guztietako musika entzun ahal izan da eta haurrek oso pozik jaso dituzte euren garaikurrak.
Gala oso garrantzitsua da, Hauspoz taldearen lanari balioa ematen diona eta Arrasate musikaren panoraman jartzeko balio duena. 1975ean Confederación Guipuzcoana de Acordeón-ek (gaur egun Hauspoz) lehen akordeoi lehiaketa antolatu zuen instrumentuaren maila indartzeko asmoz. Ordutik, jotzaileen grina piztu eta sustatzeko lehiaketa multzoa antolatu du, maila guztiak biltzen dituena; beti ere ikasle eta irakasleen lana sarituz. Arrasateko Akordeoi Lehiaketak bizipen pertsonal eta artistikoa dira, guztiok (partaide eta laguntzaile) guk adina gozatzea nahi ditugunak.