Datorren ostegunean (urriak 22) egingo da Kulturaten, ondo bidean. Bi gai nagusi izango dira: 2019-2020ko jardueren memoria eta kide berrien aurkezpena.
Batzar Orokorra arratsaldeko 18:30ean hasiko da Kulturateko areto nagusian. AHEko Gurasoen Elkarteko lagunek gonbidapena luzatu dute: “Gonbidatuak zaudete, denon interesekoa izango den bilera honetara”.