Arrasate Herri Eskolak bideoklipa aurkeztu du matrikulazioa hastear

0
1260

Abestiaren eta bideokliparen ekimenean hainbat irakasle, guraso, ikasle eta langilek parte hartu dute. Gaur aurkeztu dituzte Kulturaten eta txalo beroak jaso dituzte. Matrikulazio epea urtarrilaren 17an irekiko da.

Goiko bideoa: AHE

Matrikulazio garaian egonda, AHEko Guraso Elkarteko partaideek erabaki dute abestiaren eta bere bideokliparen aurkezpena egitea eta ezagutzera ematea.

Datorren astean hasiko da matrikulazio garaia, urtarrilaren 17tik 28ra, eta Arrasate Herri Eskolaren “ateak zabalik izango dira arratsaldeko 18:00ak matrikulazioa egin ahal izateko”.

Gainera, AHEko Guraso Elkartearen gaurko ordezkariak, Itsasne Barrenak azaldu du zapatu honetan, urtarrilak 15, hiru guneen (Bedoñaben, Musakolan eta Erguinen) ateak zabalik izango direla goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Abestira itzulita, ‘Takien potien taupada’ deitzen da, eta hemengo euskaran ‘takien potien’ esamoldeak ‘sarritan’ esan dura du. Kantua sortzeko ideia “duela 4 urte sortu zen hezitzaileen, irakasleen aldetik, hain zuzen, kanpo-harremanetako kontseilutik”.

Ekimen honen “hasiera-hasieratik gurasoen parte-hartzea eskatu dugu, eta zenbait lagun aurkeztu ziren abestia sortzeko doaiekin. Alabaina, konfinamenduaren ondorioz ekimena bertan behera geratu zen behin-behinean”.

Alabaina, duela bi urte Zuzendaritzako laguntzaile izandako “Maialen Kaltzakortari eman zitzaion ekimen honen ardura, eta bertan buru-belarri musika-irakasleak aritu dira”.

“Denon parte-hartzea eskatu dugu eta AHEko lagun ugarik batez ere bideoklipean hartu dute parte. Amaia Aramendi eta Ane Otaegi musika-irakasleak abestia egin dute, eta Ekain Martinez de Lizardui irakasleak letra egin du”.

Bideokliparen grabazioaren kudeaketaz “batez ere Gurasoen Elkartea arduratu da, eta Iban Morales gurasoak bideokliparen lan teknikoa egin du (azpitituluak, grabazioa, edizioa,…)”.

Guztiek publikoaren txalo beroak jaso dituzte gaurko Kulturateko aurkezpenean, eta ekitaldiaren ostean materiala erosgai izan da.

AHEren webgunea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen