Arrasate Herri Eskola Kontingentzia Plana osatzen dabil, eskolak irailaren 8an hasteko

0
1510

Arrasate Herri Eskolak uztailean irakasleriak landutako Kontingentzia Plana familiei bidali zien. Kontingentzia Plana osotzeko “ezinbesteko ikusten dugu elkarlana AHE komunitatea, Udala eta Hezkuntza Sailarekin” egitea.

Irudia: AHE

Uztailean irakasleriak landutako Kontingentzia Plana familiei bidali zitzaien “eta orain hau osatzen jarraituko dugu”. Horrela, “Gobernuak bidalitako protokoloa eta gure Kontingentzia Planarekin jarraituko dugu”.

Arrasate Herri Eskolak iragarri du “gure ikasleak ordutegi ofizialari jarraituz modu presentzialean hasiko dira irailaren 8an”.

Bide horretan, “irakasle eta zuzendaritzak elkarlana gaur jarraituko dugu Kontingentzia Plana ahalik eta zehatzen jasota edukitzeko”.

“Ezinbestekoa ikusten dugu elkarlan hau AHE komunitatea, Udaletxe eta Hezkuntza Sailarekin. Hau ez bada ematen ezin izango da oinarrizko Kontingentzia Plana bere osotasunean lortu.. Eskola honezkero ari da harreman hauek bideratu nahian”.

Arrasate Herri Eskolaren webgunea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen