Arrasate Herri Eskola Euskararen Ginkanaren finalean

0
784

Arrasate Herri Eskolako guraso talde batek Euskararen Ginkanaren 7.edizioan parte hartu du eta finalera iritsi da.

Testua eta argazkiak: AHEko Gurasoen Elkartea.

Pandemia egoerak euskararen erabileran izan duen eragin negatiboaz ohartuta, “Buztantxo” taldeak ginkanako erronka onartu du. Helburua? Herri Eskolako ikasleek euskara eta euskal kultura lantzeko erabiliko luketen 3.000 euroko saria lortzea.

Lau astez, Euskal Herriko beste 57 talderekin batera, astean proba bana egin behar izan dute eta lehen lau taldeen artean geratu dira, final handirako sailkatuz.

Ondorengoak izan dira buztantxo taldearen lanak:

1) Nola esaten dira euskalki ezberdinetan tximeleta, kaparra eta igela?
https://www.youtube.com/watch?v=gIIqYO3H0hk

2) Nola esnatzen duzue lurra eta nola ospatzen duzue udaberriaren etorrera zuen herrian?
https://www.youtube.com/watch?v=QGM_6Ipt8oI

3) Herriko hainbat arnasgune eta arigune ezagutzen
https://www.youtube.com/watch?v=tkMWtqIOmoo

4) Hizkuntza ezberdinetan emandako euskal abestien letrak identifikatu
https://www.youtube.com/watch?v=XyGkf9IYYhU

Finalean, bigarren postuan geratu baziren ere, harro gaude haien lanaz!!

Finala ikusgai:
http://euskararenginkana.eus/eu/ginkanak/euskararen-ginkana-7-edizioa-2021/gi-44/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen