Datu ofizialak sakon aztertu ezkero, argi azaltzen da Donostia izan zela igoera larriena izan zuena (%19’83) eta bigarrena Eibar izan zela (%12’16). Arrasate hirugarrena izan zen (%12’13). Prentsaren zati batek ziberdelituak ez zituen kontuan hartu delituetaz informatzean.
Argazkia: MB artxiboa / Taula: Barne Saila.
Gipuzkoa mailako egunkari batzuetan maiatzaren 11n honelako titularrak irakur zitezkeen: “Arrasate y Donostia son los municipios de Gipuzkoa donde más crecen los delitos”.
Egunkari horietako baten arabera, “el territorio ha registrado un aumento del 9% en la actividad delictiva en 2024, pero la capital duplica esa cifra con un 18% y la localidad de Alto Deba la triplica (29%)”.
Datu horiek ez dira zuzenak, informazioa delituetaz ari den arren, bakarrik hartzen dituelako kontuan delitu presentzialak, ziberdelituak baztertuz.
Izan ere, Barne Sailak jakinarazitako informazioan argi azaltzen dira udalerri bakoitzeko ziberdelituen datuak, delitu presentzialenak eta datu orokorrak.
Barne Sailaren informazioak [agiria pantaila honen behealdean deskarga daiteke] kontuan hartzen ditu bi delitu motak, eta horretan oinarrituta, datu hauek jakinarazten ditu:
Donostian delinkuentzia tasa guztira %19’83 igo zen iaz, Eibarren %12’16 eta Arrasaten %12’13.
Barne Sailaren txostena, hemen klikatuz





