Arrasatek, Euskararen Eguna pizgarri, hizkuntzari arnasa ematen darrai

0
821

(Publierreportajea) Nazioarteko egun honek gure hizkuntza egunerokotasunean gehiagotan erabiltzeko baliagarria izan ohi da, euskara lanabes, gizarte-harremanetarako bide, gozagai,… dugularik.

Artxiboko argazkiak: Josemari Velez de Mendizabal, Arrasate Press, GEIKE eta MB artxiboa.

“1927an Arrasaten egundoko jaia burutu zen euskararen alde – azaldu du Josemari Velez de Mendizabal historiadore arrasatearrak -. ‘Euskararen Eguna’ bataiatu zuten, gure hizkuntza bizirik iraunarazteko garrantziaz kontzientziatzeko”.

Egun hartarako argazkiak “garbi uzten du Euskal Herri osoko zenbat lagun bildu zen egun hartan herriko plazara… Aretxabaletako dantzariak ikusteko”.

Arrasatearrak gai izan ziren diktadura militarraren oinazea gainditzeko eta euskara bizirik mantentzeko.

Batez ere 1970. hamarkadatik aurrera makina bat talde, ekimen, ekitaldi, dinamika,… euskaltzale antolatu, ospatu eta aurrera eraman dira gure udalerrian, baita Euskal Herrian zehar ere.

2011n, esaterako, arrasatear eta herriko talde ugari plazaratu egin ziren ‘Euskaraz bizi nahi dut’ ozenki, alaitasunez eta elkarrekin aldarrikatzeko.

2018ko Euskararen Eguna Euskaraldia osotzeko baliagarria izan zen. GEIKEk antolatuta, ariketa sozialaren harira, ekitaldi ugari antolatu eta ospatu ziren Arrasaten, bai ‘motorrak berotzeko’, baita azaroaren 23tik abenduaren 3ra.

Aurtengo Euskararen Eguna beste ariketa sozial bat osatzeko baliagarria izan da, hain zuzen, ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ kanpainakoa. Arrasaten GEIKE arduratu da berau antolatu eta gauzatzeaz.

Aurreko ostiralean birbildu zen ariketa soziala, Biterin egindako jaian, gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko, eta bertaratutako herritarrek elkarrekin abestu zuten:

Hortaz gainera, Udaleko talde politiko guztiek adierazpen instituzional bat adostu dute aurten, azpimarra jarriz:

“Aukera paregabea dugula normaltasun berri baterako bidearen hastapen honetan berreskuratzen ari garen eta asmatuko ditugun harreman eta erabilera-eremu berrietarako euskara, bidelagun ez ezik, lanabes eraginkor bilakatzeko. Guztion esku dago”.

“Euskara prest dugu; gure gizartea, gogotsu; gure herria, erabakia hartuta. Abia gaitezen”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen