Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, Beñat Egiluz historialari eta itsas-arkeologoak emango du hitzaldia.
Aurtengo Arrasateko Iragana Astintzen hitzaldi zikloa bukatuko da gaurkoan, AZEk antolatutako hitzaldi zikloaren 10. edizioa.
Hitzaldiaren izenburu osoa honakoa izango da: “El papel de Mondragón en el siglo XVII en el suministro para la construcción de naos en la cuenca del Deba” (Arrasateren eginkizuna XVII. mendean itsasontzien eraikuntzarako hornikuntzan Deba arroan).
Beñat Egiluz itsas-arkeologoak eta historialariak bere ezagutzak partekatu ditu, Kulturateko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan.