Arrasate eta Debagoienean autobusak antolatu dira Donostiako manifestaziorako

5
809

‘Ibilian-Ibilian, etxerako bidean’ mobilizazioak bi aldarrikapen nagusi izango ditu: “euskal preso guztien Euskal Herriratzea eta graduen progresioa”.

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Debagoieneko Sare.

Datorren zapatuan, urriak 23, Debagoienetik, Sarek Donostian egingo duen manifestaldira joateko deia egiten dugu.

Dakizuen bezala, Datorren Urriaren 23an Ibilian-Ibilian etxerako bidean lelopean manifestazio orokorra deitu dugu Donostian.

Une garrantzitsuan gaude, eta presoen etxeratze prozesuaren 2. aro honi bultzada eman beharrean gaude, kurtsoaren hasiera honetan, gaia erdigunean jartzeko beharra dago, eta jendartearen gehiengo batek lehenbailehen korapiloa askatzeko beharra duela ikusarazteko eguna izatea nahi dugu.

“Ibilian-Ibilian, etxerako bidean” kanpainari amaiera emanaz, salbuespen legediarekin guztiz amaitzeko ordua dela eta etxerako bidea egiten hasiak garela aldarrikatuko duen manifestazio orokorra antolatu du Sare Herritarrak urriaren 23an.

Maiatza amaieran hasi eta herriz herri, eskualdez eskualde eta herrialdez herrialde martxan izan den dinamika honekin ekimen kate izugarria osatu dugu “Ibilian- Ibilian, etxerako bidean!” lelopean. Azken ekimena urriaren 23an egingo dugu; Donostian arratsaldeko 17.00etan, Antiguatik abiatuta, Manifestazio Orokorra antolatu dugu.

Etapa berri bati hasiera ematen ari gara; urruntze politika atzean utzi eta euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapari. Eta horretan ari gara, buru belarri, hasitako bideak etenik izan ez dezan, erdibidean gera ez gaitezen eta, berandu baino lehen, amaieraraino garatu dezagun.

Horretarako lanean dihardugu, bi aldarri nagusiren baitan: euskal preso guztien Euskal Herriratzea eta graduen progresioa. Hori da datozen hilabeteetan ahalbidetu beharrekoa. Horixe baita euskal presoak etxeratzeko jarraitu beharreko bidea.

  • Legez, Euskal Herritarrak diren heinean, zigorra hemengo espetxeetan betetzea baitagokie.
  • Eta gainontzeko presoei ezartzen zaien legedi arrunta jarraituz, 3/4ak beteak izatean, baimenak eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera izatea.

Finean, urteetan indarrean egon den salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzera goazela esaten ari gara. Eta horretarako, orain arte bezala, herritarren bultzada ezinbestekoa da.

Etorkizunari ateak zabaltzeko unea iritsi da, probestu dezagun, ibilian, ibilian egin dezagun etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea.

Autobusak Debagoienetik:

Arrasate, Irati topalekuan eta Taupa tabernan izena eman behar da. Autobusa 15:00etan aterako da Okorotegiko autobus geltokitik.

Bergara, Arrano eta Pol-Polian izena eman behar da. Autobusa 15:45etan aterako da autobus geltokitik.

Antzuolatik ere irtengo da

Oñati, Arranon izena eman behar da. Autobusa 15:00etan aterako da Korreosetik.

5 IRUZKIN

  1. Gai honekin pixkat galduta nago. Manifestaldi hontan sexu delituak, bortxaketak, lapurretak etabar preso direnak barruan sartzen dira edo eskubide hori bakarrik politikarekin zerikusia dutenak dira?

    • Ez, ezta ere politikarekin zerikusia dutenak.
      Sorturen estrategia barruan daudenak bakarrik babesten dituzte.

      • Ah ok. Giza eskubideak jartzen zuenez pentsatzen nuen EHko preso guztietarako zela. Orduan hiltzaile batzuentzat ez dituzte eskubide horiek eskatzen. Horiek kartzelan segi daitezela. Bortxatu badute ere kartzelan jarraitzeko. 28 pertsona hil baditu baina Sorturen estrategian baldin badago orduan kalera ateratzeko eskubidea du. Puf, zaila da hau guztia ulertzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen