Ford Mugarrik igandean Bilbon jokatu behar zuen partidua azkenean bertan behera gelditu da.
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako aholkuak kontutan hartuta, eta COVID-19 Virusaren hedapena ekiditeko asmoz, Euskadiko eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioek euren eskumenpean dauden txapelketa guztiak bertan behera uztea erabaki dute, gaurtik hasita eta hurrengo 15 egunetan.
Arrasate Eskubaloitik informatu dutenez entrenamenduak ere etengo dira.