Larunbat honetan jokatu da Iturripen Arrasate Eskubaloi taldeak antolaturiko Jesus Maria Herrero ‘Pitxi’ txapelketaren lehen jardunaldia. Goizean, Eskubaloi Festa egon da Iturripen, 2007 eta 2010 artean jaiotakoei zuzenduta. Eskubaloia hobeto ezagutzeko hainbat jolas egin dituzte. Gainera, taldearen argazkia egiteko aukera aprobetxatu dute.
Arratsaldean, klubeko emakumezkoen taldeek jokatu dute. Infantil taldeak Bergararen aurka jokatu du, eta kadeteek eta jubenilek Eharialdeko taldeen aurka. Hauek izan dira emaitzak:
- Arrasate Eskubaloi infantila – Bergara 14 – 20
- Bergara kadetea – Eharialdea B 26 -22
- Arrasate Eskubaloi kadetea – Eharialdea A 13 – 18
- Arrasate Eskubaloi junior – Eharialdea 11 – 24
Igandeko jardunaldia
Igande goizean gizonezkoen taldeen partiduak jokatuko dira. Partiduak goizeko 10etan hasiko dira. Lehenengo kadeteak jokatuko du, ondoren juniorrak, eta azkenik seniorrak. Aurretik, Patxi Garcia, urte askoan seniorraren entrenatzailea izan dena, eta duela gutxi erretiratu diren hainbat jokalari omenduko dituzte.
10: 00etan, Arrasate Eskubaloi kadetea – Ordizia
11: 30ean, Arrasate Eskubaloi junior – Ordizia
13: 00etan, Arrasate Eskubaloi seniorra – Gure Auzune