Arrasate Eskubaloiko campuseko partaideek kirola zuzenduta egin dute

0
315

Argazkia: Arrasate Eskubaloi.

Arrasate Eskubaloik 2022an ere ez dio hutsik egin gabonetako campusari, eta eskubaloian hobetzeko saioak eskaini dizkie 2011 eta 2014 artean jaiotako neska-mutilei. Izan ere, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza nahiz Aramaioko gaztetxoek izan dute kirol hau praktikatzeko aukera, jokoen bitartez. Saioak goizez izan dira abenduaren 26tik 30era, Iturripeko kiroldegian, klubeko senior taldeko zenbait jokalarik gidatuta, eta campusaren amaieran lunch bat ospatu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen