Arrasate Eskubaloiko eskolakoek hondartza-lehiaketan esku hartu dute

0
922

Argazkiak: Arrasate Eskubaloi.

Arrasate Eskubaloiko eskolako neska-mutikoek egun ederra igaro dute Gipuzkoako federazioak Zumaian antolatu duen eskubaloi hondartza txapelketan. Egun osoko txapelketa izan da eta gure txikienek hainbat partidu jokatzeko aukera izan dute.

Ikasturtea bukatzen ari den honetan, eskubaloi eskolakoek hainbat topaketa egin dituzte Gipuzkoako kluben artean eta denboraldiari amaiera aparta eman diote eskubaloiaren beste modalitate bat ezagutuz.

Aurten martxan jarri den eskubaloi eskola poliki-poliki badabil bere fruituak ematen eta aurten ikasitakoak datorren denboraldian praktikan jartzen jarraitzeko aukera izango dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen