Kartela: Arrasate Eskubaloi. Argazkia: MB artxiboa.
Azken urteotan bezala, Arrasate Eskubaloi taldeak udako campusa antolatu du. Kanpusa 2010 eta 2013 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta dago. Kanpusa ekainean 27, 28, 29, 30ean eta uztailean 3, 4, 5, 6 eta 7an egingo da. Entrenamendu saioak goizeko 10:00etatik eguerdiko 13: 00etara izango dira Iturripeko kiroldegian.
Arrasatetik Eskubaloi taldeak eskubaloia probatzera eta ondo pasatzera animatu nahi ditu herriko eta inguruko gazteak. Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Aramaioko,… gazteak ongi etorriak izango dira.
