Arrasate Eskubaloik, lehen zatiko partzialarekin, ezin Leitzaran garaitu

0
1710

Lehen zatiaren azken minutuetan gure taldeak baloi jabetza batzuk galdu ditu, eta andoaindarrek egoera aprobetxatu dute golak egiteko.

Atsedeneko markagailua 11 eta 15ekoa izan da, eta tamalez gaur ezin dira nahikoak izan Eki Letona Erretolatzaren 9 golak, Unai Rodriguez Lopezen 5 golak eta Oihan Peñas Lazkanoiturbururen bestehorrebeste golak.

Bigarren zatian ere Ane Herrero Azpiazuren taldea ahalegindu da, baina Leitzaranek aldeari eutsi dio eta azken emaitza 25 eta 28koa izan da.

Talde arrasatearra sailkapeneko zazpigarren postuan da, eta datorren jardunaldian Munttarperi egingo dio aurre Lezon. Aupa Arrasate Eskubaloi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen