Arrasate Eskubaloik lagunarteko partidua eta bazkaria antolatu ditu klubaren egunerako

0
360

Testua eta argazkiak: Arrasate Eskubaloi

Behin denboraldia bukatuta, Arrasate Eskubaloi taldeak klubaren eguna ospatuko du datorren ekainaren 8an. Kluba osatzen duten neska mutilen talde guztiek lagun arteko partiduak jokatuko dituzte goizean zehar Iturripen. Ondoren, lagun arteko bazkari batekin borobilduko dute eguna.

Aurten ere, klubak jokalari ohiak izandakoak gonbidatu nahi ditu partidu berezi bat jokatzera. Oraingoan, senior taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak beteranoek eta hemendik ere, Arrasate Eskubaloik gonbitea luzatzen die ekainak 8ko partidua jokatzeko, klubaren eguna ere ospatuz. Interesa duen edonork 664122225 telefono zenbakira dei edo idatz dezala.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen