Gaur goizean jokatu da Arrasate Eskubaloi taldeko Jesus Maria Herrero «Pitxi» torneoko bigarren jardunaldia. Egun hunkigarria izan da, klubeko bost kide omendu baitituzte. Batzuek ez dute Arrasate Eskubaloi taldearekin lotura izaten jarraituko, eta beste batzuek, berriz, jokatzetik entrenatzera pasatuko dira.
Omendutakoak hauek izan dira: Patxi Garcia, 5 urtez seniorra zuzendu duena, Ane Herrero ordezkoaren eskutik oparia jaso duena; Asier Valle eta Iñigo Salterain atezainak, Martxel Bengoa eta Xabier Lizarralde egungo atezainen eskutik kamiseta markatuak jaso dituztenak; eta amaitzeko, Iker Zubiaurre ‘Jimi ‘eta Josu Herrero, Mikel Lizaranzuren eta Mikel Murilloren eskutik, hurrenez hurren.
Goiz osoan zehar klubeko gizonezkoen taldeen partiduak jokatu dute. Partiduak goizeko 10:00etan hasi dira. Kantxaratzen lehenak kadeteak izan dira, ondoren juniorrak, eta azkenak, omenaldiaren ondoren, senior taldea.
Hona hemen emaitzak:
- Arrasate Eskubaloi kadetea – Ordizia 11 – 20
- Arrasate Eskubaloi junior – Ordizia 23 – 17
- Arrasate Eskubaloi seniorra – Gure Auzune 17 – 12