Arrasate Eskubaloik Gabonetako kanpusaren izen-ematea ireki du

0
409

Bertan parte har dezakete 2008tik 2013ra artean jaiotako neska-mutilek.

Argazkia: artxibokoa / Kartela: Arrasate Eskubaloi.

Aurreko urteetan egin zuten bezala, Arrasate Eskubaloi klubak Gabonetako kanpusa antolatzea erabaki du.

Kanpusaren lehen astea abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean egingo da, eta bigarren astea urtarrilaren 3, 4 eta 5ean. Saioak goizez izango dira, 10:00etatik 13:00etara.

“Bertara etortzera gonbidatuak daude 2008, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013an jaiotako neskak eta mutilak. Arrasatekoak nahiz inguruko herrietakoak izanda.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen