Arrasate Eskubaloik denboraldiko 1. puntua lortu du Bergararen aurka

0
1646

Artxiboko argazkia: AE.

Arrasatearrek lehia estua izan dute Soraluce BKEren aurka, eta derbian atsedeneko markagailuak 10 eta 11koa erakusten zuen. Ane Herrero entrenatzailearen mutilek ez dute amore eman eta partidua 23na berdintzea lortu dute.

Erasoko jokoan, taldeko goleatzaile nagusienak Danel Roa eta Unai Rodriguez bosna golekin, eta Eki Letona zein Christopher Galan launarekin izan dira.

Gaurko berdinketari esker, gure taldeak denboraldiko lehen puntua eskuratu du, eta datorren jardunaldian Irunen jokatuko du Txingudi Goibarren aurka, aupa Arrasate Eskubaloi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen