Arrasate Eskubaloik 4×4 txapelketa antolatu du Musakola jaietarako

0
191

Kartela eta argazkia: Arrasate Eskubaloi.

Maiatzaren 15eko asteburuan Musakola jaiak ospatzen direla aprobetxatuz, Arrasate Eskubaloi elkarteak 4×4 txapelketa antolatu du herriko gazteentzat (LH 4, 5, 6). Aurtengoa Ziorlako Eskubaloi txapelketaren bigarren edizioa izango da. Musakolako Herri Eskolako patioan jokatuko da goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute maiatzaren 11 baino lehen, 619 672 696 telefonoaren edo aeb@arrasateeskubaloi.eus posta elektronikoaren bidez. Partaideek taldeka eman behar dute izena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen