Maiatzaren 18ko asteburuan Musakola jaiak ospatzen direla aprobetxatuz, Arrasate Eskubaloik 4×4 txapelketa antolatu du herriko gazteentzat (LH 5 eta 6 mailakoentzako). Aurtengoa Ziorlako Eskubaloi txapelketaren bostgarren edizioa izango da. Parte hartu nahi dutenek izena taldeka eman beharko dute maiatzak 9 baino lehen, 619 672 696 telefonoaren edo aeb@arrasateeskubaloi.eus posta elektronikoaren bidez. Gehienez 20 taldek apuntatu ahal izango dira.





