Arrasate Eskubaloik 4 dron zozketatuko ditu bere sare sozialetan

0
1072

Helburua da gazteen artean eskubaloia zabaltzea, eta Instagram eta Facebook bitartez egingo da lehiaketa.

Testua: Arrasate Eskubaloi.

Datorren astelehenean, ekainaren 1ean, Arrasate Eskubaloik bere sare sozialetan lehiaketa berria
jarriko du abian. Gure helburua da gazteen artean eskubaloia zabaltzea Instagram eta Facebook bitartez egingo da lehiaketa, eta hauek izango dira parte hartzeko oinarriak:

Ekainean zehar 4 dron NICON AIR PIW zozketatuko ditugu. Zer egin behar da horretarako?

– Astelehenetan eskubaloiari buruzko galdera bat luzatuko dizuegu. Mezu pribatu bitartez erantzun eta igandetan, asmatzaileen artean, zozketa egingo dugu.

SARIA IRABAZTEKO BALDINTZAK:

– 16 urtetik beherakoa izatea.
– Gure jarraitzaile izatea.
– Argitalpenean lagun bat aipatzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen