Partida bukatzeko 6 minutu falta zirela, 22 eta 20 aurretik zen markagailuan. Baina 2 minuturen faltan, Leizaran aurreratu da (22 eta 23) eta aldeari eutsi dio.
Ane Herreroren taldeak 1. zati ona jokatu du. Gure taldeak, baina, partidako azken minutuetan ez du erasoan asmatu, eta Leizaranek bai. Azken emaitza 22 eta 24koa izan da.

Datorren jardunaldian, otsailaren 26ko asteburuan, Arrasate Eskubaloik Hondarribian jokatuko du, Done Pedro Hondarribia Bidasoaren aurka, aupa ekipo!
