Arrasate Eskubaloiak udako campusa antolatu du

0
758

Arrasate Eskubaloiak, herriko beste kirol klubeko bezala, udako kanpusa antolatzeko ardura hartu du aurten ere. Aste Santuan bezala herriko gazteek eskubaloia ezagutu, giro jatorrean lagunekin jolastu eta eskubaloia praktikatuz lagun berriak egiteko aukera paregabea eskaintzen dute.

Campusa ekainaren 27tik uztailaren 8ra egingo da Iturripen eta Musakolan. 2009an eta 2013an (biak barne) jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago. Astelehenetik ostiralera izango da goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara. Campusaren prezioa astean 30 eurokoa da. 

Izen ematea:

Telefonoa: 619 672 696

helbide elektronikoa: aeb@arrasateeskubaloi.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen