Arrasate Eskubaloi Taldeko komunitateak festa egun batekin amaituko du, ekainaren 13an, aurtengo denboraldia. Ekitaldia ekainaren 13an izango da Iturripe kiroldegia eta bertan, eskubaloia ardatz, jokalari, entrenatzaile, guraso eta familiako kide guztiek hartu ahal izango dute parte antolatuko diren lagunarteko eskubaloi partidetan.
Segidan, klubeko bazkaria egingo dute, Iturripen bertan. Deialdia Arrasate Eskubaloi Taldeko oraingo zein lehengo jokalari eta zaleei zuzendua dago eta partidetan edo bazkarian parte hartzeko interesatuek 664122225 telefonora deitu behar dute izena emateko. Umeen bazkariaren prezioa 15 eurotakoa izango da, 18koa gainontzeko guztiena.





