Arrasate Errugbi Taldearen familia bildu da klubaren 50. urteurrena ospatzeko [argazki galeria eta bideoak]

0
1900

Arrasate Errugbi Taldearen familia gaur bildu da klubaren 50. urteurrena ospatzeko. Klubeko gaur egungo kideak eta mende erdiz partaide izan direnak gaur goizean bildu dira Mojategin 50. urteurrenaren ospakizunei hasiera emateko.

Klubaren sortzaileek familiaren argazkia egin dute, eta, ondoren, klubeko gainerako kideek ere bat egin dute argazkiarekin. Ohorezko aurresku batekin ere omendu dituzte. Ondoren, Kanpanzar Arrasateren eta Sarako Izarraren arteko partidaren ohorezko sakea egin dute klubeko sortzaile nagusienek. Ohorezko sakea Jesus Jauregik, Fernando Peñak eta Javier Iturraldek egin dute.

Arrasate Rugby Taldeak Arrasateko Udalaren omenaldia ere jaso du. Eguerdiko 13:00etan Maria Ubarretxena alkateak eta Ander Garay Kirol zinegotziak harrera egin diete Arrasateko Txistulariekin batera. Arrasateko Udalak plaka oroigarri bat oparitu dio klubari. Gainera, Ramon Barrutiak, klubeko presidenteak, Jesus Jauregi klubaren sortzaileari intsignia jarri dio. Iñaki Rica Euskadiko Errugbi Federazioko presidenteak ere parte hartu du omenaldian.

Egunari amaiera bikaina emateko, eta urteetan zehar Arrasateko Errugbi Taldeko belaunaldi ezberdinek egin duten bezala, sortzaileak Txalaparta elkartearen mahaiaren inguruan bildu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen