Arrasate Errugbi Taldeak bere ekipoen aurkezpena egin du gaur

0
1055

Arrasate Errugbi Taldeak bere ekipoen aurkezpena egin du gaur goizeko 11.00-etan Seber Altuben eta, bertan, argazki saioa ere burutu da. Plazaraino ART taldeetako jokalari ugari hurbildu dira gaur goizean, baita euren familiak eta lagunak ere. Denboraldiaren aurkezpen gisa balio izan du ekitaldi berezi hau.

Euriak, azkenean, goiza errespetatu du, eta jokalariek eta lagunek giro bikaina izan dute goizean. Zenbaitek plazan ARTko kideekin jolasteko ere aprobetxatu dute goiza. Horrez gain, ohiko kamisetak eta garagardoak saldu dituzte.

Hori guztia gutxi balitz, goizean zehar saskiak banatu dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen