Ezkutuko Altxorrak programa barruan, aste bukaeran honetan, Debagoienean ‘Arrasate erromes bidea’ bisita gidatua burutuko da. Arrasatetik irtengo dira igandean goizeko 8.00etan eta erromes bidea jarraituz Arantzazura joango dira. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da derrigorrez.
