Arrasate Dragoik emaitza bikainak lortu ditu Euskadiko aerobik txapelketan

0
996

Argazkiak: Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea

Atzo Gasteizen, Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko gimnastak, Euskadiko aerobik txapelketan aritu ziren. gure gimnastek. Lan bikaina burutu zuten eta emaitza ezin hobeak izan zituzten, guztiak dominarekin bueltatu baitziren etxera.

Emaitzak:

  • Infantil bakarka: Laia Eguiluz, txapeldun.
  • Kadete hirukotea: Malen Erdabide, Eider Zugasti eta Laia Eguiluz, txapeldun
  • Kadete bakarka: Aines Lezeta, txapeldun eta Lucia Bachiller bigarren.
  • Kadete bikoteka: Aines Lezeta eta Lucia Bachiller, txapeldun.
  • Jubenik bakarka: Sara Yan Azkarate, txapeldun eta Ane Aranzabal bigarren.
  • Jubenil bikoteka: Nahia Irazola eta Nora Marco, txapeldun eta Ane Aranzabal eta Laia Eguiluz bigarren.
  • Aerodance taldea: Nora Marco, Nahia Irazola, Sara Yan Azkarate, Eider Vázquez, Alaitz Balzategi eta June Ugarte, txapeldun.
  • Aerobik koreografikoa: Eider Leibar, Mara Iglesias, Irene Egaña, Ane Aranzabal, Alaitz Balzategi eta June Ugarte, txapeldun.

Hurrengo erronkak

Gimnasten hurrengo hitzordua Iruñean izango da, Espainiako aerobik txapelketetan, gogor entrenatzen jarraituko dute. Hortaz gain, aipatzekoa da datorren larunbatean gimnasia erritmikako Benjamin topaketa arratsaldeko 17:15etan Uarkapeko frontoian izango dela. Bertan klubeko 40 gimnasta benjaminek eta gipuzkoa osotik etorritako gimnastek parte hartuko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen