Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea Bergaran eta Donostian estreinatu da

0
837

Testua: Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea.

Azken bi asteburuetan 2022-2023 denboraldiko txapelketari hasiera eman dio Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak. Denboraldi honetan taldea 140 gimnastek osatzen dute.

Arrasateko gimnastek, Gipuzkoa osoko gimnastak elkartzen diren txapelketaren 1.fasean parte hartu dute, otsailaren 4an Bergarako Labegaraieta kiroldegian, eta otsailaren 11ean eta 12an Donostiako Karmelo Balda frontoian. Gainera, martxoaren erdialdean izango den 2. faserako gogor entrenatzen ari dira.

Hauek dira Arrasate Dragoi Gimnasia Taldetik parte hartu duten gimnastek:

  • Alebin mailan: 6 talde
  • Infantil mailan: 3 talde
  • Kadete mailan: 2 talde
  • Jubenil mailan: talde bat

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen