Ibai-Artek Arrasate Bluesaren 6. edizioaren aurkezpena egingo du

0
353

Datorren uztailaren 10ean, asteazkena, 13.15etan, Arrasate Bluesaren 6. edizioaren aurkezpena egingo dugu eta etorri nahi duen oro gonbidatu nahi dugu berrikuntzak ezagutzera.

Prentsaurrekoaren ondoren, Ander Zubillaga tolosarraren emanaldiaz gozatu ahal izango dugu. Tolosarra Tolosako Blues jaialdian jotzetik dator eta arrakasta handia izan du.

Ander Zubillaga gitarrista, Euskal Herriko talde askotako partaide izan da (Governos, Xabi Solano, Izaro, Huntza, Postal Kolekzionistak, Txaston Dixieband, Mikel Moreno, Iker Lauroba…) eta bere bigarren semea jaio ondoren erabaki zuen lehen single propioa argitaratzea (Elur), bere proiektuarekin batera. Fingerstyle estiloa du ardatz eta Bluesa, Countrya eta Rocka uztartzen ditu bertan.

Diskoa entzun dutenek kalitate handiko CDa dela diote eta arrakasta handiak lortuko dituela. Diskoan gehienbat euskaraz abesten du eta Anderrek jotzekoorduan duen nortasuna erakusten du estilo berezi batekin. Ander, Iñigo Zubizarretaren ikaslea izan zen eta ilusio berezia egiten dio Arrasatera bere irakaslearen aurrean jotzera etortzeak. Aipatzekoa da Iñigok berak gomendatu diola Anderren diskoa Arrasate Blueseri.

Oraingoan Ander bakarka etorriko da eta oso errepertorio atsegina izango du bermut ordurako. Jaialdiaren aurkezpena egiteaz gain, Arrasate Blueseko kamiseta berriak ere aurkeztuko ditugu eta baita salgai jarri ere. Beraz, Ibai-Artetik Arrasate Blues proiektu hau aurrera eramateko, Adox Komunikazioak eginiko diseinua daramaten kamisetak erostera animatu nahi ditugu arrasatearrak 15 euroren truke.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen